Menu Close

Irrintzilari gehiago ditugu

Otsailaren 10ean, irrintzi-ikastaroa izan genuen Pasealekuko aretoan. Bi orduko saio hau, Amaia Garcia irrintzilariak gidatu zuen. Bertan, hasiberriak nahiz esperientziadunak bildu ginen, baina guztiok zerbait berria ikasi genuen. Ariketa eta dinamika mordoa antolatu zituen, besteak beste, lotsa kentzeko, gorputz-jarrera egokia izateko, arnasketa lantzeko, irrintziaren hastapena zein bukaera hobetzeko…

Saioaren bukaeran, bakoitzak bere trebetasunak ateratzeko beta izan bazuen ere, ia 20 segundoko zantzoa eginda, taldean ere irrintzi ederra irten zitzaigun (ikusi bideoa).

Azkenik, Inauterietako Domekan, irrintzi-erakustaldia dugu kultur etxeko balkoitik, 12:30ean. Behar bada, ikastaroa egin ostean, irrintzilari gehiago izango ditugu.