Gernika-Lumoko Berbalagunek irrintzi-ikastaroa antolatu du otsailaren 10erako. Pasealekuko frontoiaren ondoko aretoan elkartuko gara, arratsaldeko 18:30etik 20:30era. Amaia Garciak emango dizkigu zenbait aholku irrintzia egiten ikasteko nahiz hobetzeko.
Saioa dohainik da, baina parte hartzeko, idatzi Whatsappa Berbalaguneko telefonora: 600482010.
Bestalde, ikastaro honek beroketa gisa ere balioko digu; izan ere, Berbalaguneko zenbait kidek ohitura bihurtu den irrintzi-erakustaldia egingo dute Gernika-Lumoko Inauterietan, kultur etxeko balkoitik “marro” jantzita. Hori Inauterietako igandean izango da, hots, otsailaren 15ean.
