Urtxintxa Eskolak eta Praktikatu-AEKk gurasolagunentzako asteburuak antolatu ditugu Amurrioko Tertanga aterpetxean. Gure helburua hauxe da: euskara ikasten ari diren gurasoak, seme-alabekin batera, euskaraz arituz hizkuntza-ohiturak aldatzen hastea.
DATAK: urriak 18-19 edo azaroak 8-9.
PREZIOAK: helduak 25€; haurrak 15€ (3-12 urte bitartekoak).
MENU BEREZIAK: Alergia eta menu bereziak izena ematerakoan jakinarazi behar dira.
IZEN-EMATEA: 600482010 telefonora deitu edo bidali Whatsapp-a (Gernika-Lumoko Berbalagun)
Zatoz!
