Menu Close

Ekaineko mendi-irteera

Ekaineko azken larunbatean, hilaren 28an, 2024-2025 ikasturtea ixteko mendi-irteera antolatu dugu Gernika-Lumoko Berbalagunetik. Ohiko legez, udaletxe aurrean 9:00etan elkartuko gara elkarrekin bideari ekiteko.

Oraingoan, Arratzu eta Ajangiz aldetik ibiliko gara, eta ibilbide zirkularra egingo dugu; hau da, hasi eta buka, toki berean. Gernika-Lumo atzean utzi eta Barrutiatik Belendizera joango gara, bertatik Arratzuko Loiola eta Elezalde bisitatuko ditugu. Arratzutik, Donejakue bideri jarraituta, Marmizera igoko gara, azkenik, Gernika-Lumora itzultzeko.

Ohitura bihurtu den modura, ekaineko mendi-ibilbidearen ostean, Ramon Bilbao ardoen dastaketa izango dugu. Picasso tabernak lekua eskaini digu Berbalagunok bildu eta ospatu ahal izateko.

Udako atsedenaren aurretik, zatoz ikasturtea biribiltzera!