Ekainaren 10an 10 Berbalagun elkartu gara Lagako hondartzan surf saioa egiteko. Ogoñope surf taldeari esker, kirol hau praktikatzeko beharrezko materiala eskaintzeaz gain, hastapenerako azalpenak ere eman dizkigute Ibonek eta Lautzik. Gainera, eguraldia nahiz itsasoaren egoera lagun izan ditugu.
Aretzan hasi dugu saioa, bertan egin baitugu praktikaldia taularekin eta beharrezko materialarekin. Denak erraza zirudien arren, uretara sartzerakoan, kirol honen zailtasunaz ohartu gara. Taldekide batzuek taularen gainean zutik jartzea lortu dute; gehienak, aldiz, taula gainean joatearekin konformatu behar izan dira. Uretan ordubete egin dugu, baina nahikoa izan dira neka-neka eginda ateratzeko.
Bildu garen guztiok aho zapore gozoarekin eta irribartsu bukatu dugu, beraz, disfrutatu dugunaren seinale!
Eskerrik asko gerturatu zareten guztioi, eta bereziki Iboni!