Urriaren 9an egin genuen aurkezpen publikoa Gernika-Lumoko udaletxearen aurrean. Bertan elkartu ginen 2024-2025 ikasturteari hasiera emateko eta hedabideen aurrean azalpenak emateko.
Aurten, 9 mintzalde izango ditugu Gernika-Lumon. Iazkoez gain, ostegun arratsaldeetako talde berria ere gehitu dugu. Gainera, asteazken arratsaldeetako “oinez egiteko taldearen” gorakada ere aipagarria da, jende gehiago animatu baita.
Abendura arteko ekintzak nagusiak zehaztu ditugu. Lehenik, azaroan, Ezetz Jakin lehiaketaren lehen alea kaleratuko dugu. Ondoren, hilabete horretako laugarren larunbatean, mendizaleen txanda izango da. Azkenik, abenduaren 3an, ohitura bihurtu den 11 orduko irakurraldia egingo dugu.