Menu Close

Maiatzeko saridunak: Monica eta Maite

Maiatzean zehar Ezetz Jakin bete zuten partaide guztien artean Monica Blanca izan da garailea, 15 galderak behar bezala erantzun ostean. Monicak 2 lagunentzako jatordua izango du Ipar tabernaren eskutik. Bestetik, Maite Idoiagarentzat, partehartzaileen artean egindako zozketako zorteduna, izan da 20€ko bonua. Zorionak bikote eta gozatu sariaz!

Ikasturteari bukaera eman orduko, ekaineko Ezetz Jakin abiarazi dugu. Hilabete honetan, La Boca pizzeriak 2 lagunentzako afaria eskaini digu 15 galderak ondo erantzuten dituztenen artean banatzeko. Horrez gain, 20€ bonua ere banatuko dugu galdetegia betetzen duzuenon artean. Entregatzeko epea hilaren 20ra arte izango duzue: online zein paperean.

Besterik barik, animo azken txanpa honetan!

Horra online betetzeko esteka: https://labur.eus/NE37M