Irlandan egiten den ogi berezi hau egiteko osagaiak: 400gr. irin integrala, 50gr. irin zuria, koilarakada bat zahi birrindua, koilarakadatxo bat azukre beltza, koilarakadatxo bat bikarbonato, koilarakada erdi gatz, 400cl. esne galdua, koilarakada oliva olio, arrautza 1 eta koilarakada bat “germen de trigo”. Osagaiak nahastu eta orea egin, ontzi batera bota eta orearen gainean nahi den hazia jarri. Jarri labean 180º ordu betean.
Egin aproba eta ea Idoiak egiten duena bezain gozoa ateratzen zaizuen.
Txorizoa nola egin dugun hurrengo baten azalduko dizuegu.
Ogi gozo hori eta labeldun txorizoa dastatzeko Faisanen egin genuen hamaiketakoa.
Bertan ateratako argazki batzuk hemen: