Menu Close

Balmasedako Mintzodromoa

Urtero legez otsaileko mintzodromoan izena emateko garaia heldu da. Aurten otsailaren 20an elkartuko gara, Balmasedako pilotalekuan, mingainak astintzeko eta gure eskualdeko beste euskaldunekin solasaldi gozagarriak izateko. Goizeko 10:45ean hasiko gara, eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da otsailaren 18a baino lehen.

Izena emateko: 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi.

Ez galdu aukera, eta praktikatu euskaraz gurekin. Euskara zu baitzara!