Gurasolagunon hurrengo ekintza inauterietako ogi-torradak egiteko sukaldaritza tailerra izango da. Otsailaren 2an, ostiralean, egingo dugu, Galdameseko frontoian; eta 17:30ean hasiko gara. Sukaldaritza tailer erraza eta dibertigarria izango dugu, inauterietako postre tipikoa etxean prestatzeko giro atsegina eta erosoa sortuz. Ez ahaztu: ekarri zikintzeko arropa edo amantala.
Erabiliko den euskara erraza izango da; eta 4 – 10 urte bitarteko haurren familientzat gomendatuta dago. Gogoratu, halaber, ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon.
Leku kopurua mugatua da, eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea otsailaren 1ean baino lehen. Horretarako, 671 070 044 telefonora Whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.
Zatoz, familia, eta praktikatu euskaraz gurekin; erraza da!