Menu Close

Neguko argazki lehiaketa: Helduen kategoria. Bozkaketa.

Enkarterriko Berbalagunetik Neguko argazkien lehiaketa antolatu genuen, eta orain, udaberria hastearekin batera, lehiaketako argazkirik gustukoena aukeratzeko momentua heldu zaigu. 

Aurreko lehiaketan bezala, bi kategoria ditugu: helduen kategoria eta gazte kategoria. Hortaz,  hona hemen Helduen kategorian jaso ditugun argazki eta testu laburrak. Ikusi guztiak eta bozkatu gehien gustatu zaizuna, apirilaren 16a baino lehen >>>> BOZKATU HEMEN

Helduen kategoria

1. argazkia


Gidatzen ari nintzen irudi honekin topatu nintzenean. Aho zabalik geratu nintzen, harrituta. “Ene Jainkoa, esan nion nire buruari, pintura bat iruditzen da”: Atzean, zeru grisa, ekialdeko azken eguzki printzez margotuta; aurre-aurrean, arbolaren eskeletoa urre koloreko pintzalkadez estalita. Eta eszena guztia geldi, mutu…hila. Argiaren boterez.”

2. argazkia

 


Concejuelo (Galdames) daukan Santiago ermitara doan ibilbidea bakea eta lasaitasunean ongi etorria emoten gaitu.

 

3. argazkia 


Sopuertako zerutik, kometa hegan doa, ilusioz betetako haur batena. Hodeiak dira Enkarterriko paisaia honetako ikusleak.

 

4. argazkia

 

(Pentza leku)

 

5. argazkia


 
MILA ESKER ELURRA

 

6. argazkia


 Gure zeru-lurrak bat egiten duten lekuan, bizia nonahi, neguko larretan bazkan.

7. argazkia


 

Arenao eta El Avellanal artean, neguko egunsenti hotz batean paseatzen nengoela, pirineoko behi talde eder honekin egin nuen topo. Xarmatu egin ninduen animalien larruko koloreak, hodeiez, elurrez eta harriz marraztutako paisaia zuri-beltzarengan eragiten zuen kontrasteak. Nire aburuz, argazki honek izaki bizidunok neguaren exigentzietara nola moldatzen garen isladatzen du. Horregatik zuekin partekatu nahi dut naturaren ispilua den bizi-puxka hau, askotan ahaztu egiten dugulako imagina dezakeguna baino askoz handiagoa den zerbaiten parte garela.
 
8. argazkia
 

 

Mendi magaletan behera, haranerako bidean aterpe. Beti han, beti prest; baita neguko egun oskarbietan ere.

9. argazkia


2021ko lehenengo egunean, gure goizeko ibilaldi ederrean egin nuen argazki hau. Aire hotzez inguratuta eta Lujar eta Eretza handiak miresten.

 
10. argazkia
 


Negu hotzen artean berpizten da bizitza.

 
11. argazkia
 

 
Arnasa hartu, eguna badoa.

 
12. argazkia
 

 
Negua joaten ari da, udaberria laster iretsiko dela nabaritzen da.

 
13. argazkia
 


Gure zeruaz, gure lurraz gozatzen.

 
14. argazkia
 

 

Enkarterriko txokorik gustukoena aukeratzea ez da erraza, hain da anitza eta zabala! Herriak, kaleak, mendiak… txoko zoragarriak ditugu hemen. Baina aitortu behar dut neguan nire txokorik gogokoena nire etxe-zuloa dela. Batetik, egunak laburragoak direlako; bestetik, eguraldia txarragoa izaten delako, eta azkenik etxean oso ondo egoten naizelako. Gainera, etxetik ere paisaia zoragarriak ikusteko aukera daukagu. Aurten bezalako negua berezia izan da zentzu askotan. Etxean egotera behartuta sentitu gara, eta etxeko leihoetatik gure inguruko paisaia ederrak ikusi ahal izan ditugu inoiz baino hobekien eta, ateratzeko aukera izan dugunean, disfrutatu ere bai. Argazkia egongelako leihotik atera nuen Gallarraga elurrak zuritu zuenean.

 

 Zorte on partaide guztiei!