MINTZATALDEAK
Parte-hartzaileak talde txikietan batzen dira, eta haiek erabakitzen dute non, noiz eta zertarako batu: terraza baten kafea hartzeko, ibiltzeko... Helburua euskaraz praktikatzea da, beti lagun giroan.
Zure ordenagailu, tablet edo telefonotik beste euskaldun batzuekin hitz egin nahi baduzu, online eskaintza ere baduzu.
Parte-hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila eskura daitezke: emanaldietarako txartelak, opariak eta deskontuak harpidetzetan.
GURASOLAGUN
Urritik ekainera arte Gurasolagun pasaportea antolatzen dugu: hilabetero eskualdeko udalerri batean ekintza bat egiten dugu. Familientzako eskaintza da; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten ditugu, helduak eta haurrak batera aritzeko. Hainbat familia batzen direnez, aukera aproposa ere bada lagun berriak egiteko, eta eskualdeko beste herriak ezagutzeko.
EKINTZA OSAGARRIAK
Antolatzen ditugun ekintzen bidez, beste hainbat aukera topatuko dituzu euskara praktikatzeko. Besteak beste: lehiaketak, hitzaldiak, tailerrak (sukaldaritza, nutrizioa, eskulanak, defentsa pertsonala, musika,...). Enkarterri hobeto ezagutzeko bisitak eta txangoak ere antolatzen ditugu; eta urtean bi Mintzodromo antolatu ohi dugu.
Kirolaren edo naturaren inguruko jarduerak ere egiten ditugu: yoga, crossfit, eskalada,... Era berean, Mendilagun taldeak hilabetero mendi-irteera bat egiten du eskualdeko mendi batera.