Menu Close

Xede talde berria martxan da: PANDERO TALDEA

Aurten, Enkarterriko Berbalagunok xede talde berri bat izango dugu: PANDERO TALDEA!

Lehenengo hitzordua hurrengo astelehenean izango da, azaroak 4, 17:45ean, “Geltoki Zaharra” tabernan (Sodupe). Behin hasita, taldea bi astean behin bilduko da, astelehenetan.

Jadanik badakizu panderoa jotzen eta praktikatu nahi duzu? Ez dakizu jotzen, baina ikasi nahi duzu? Hau da zure taldea! Azaroak 4, 17:45ean, Geltoki Zaharrean elkar ikusiko dugu!

Izena emateko, 671 070 044 telefonora whatsapp mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi!

Animatu, parte-hartu, euskaraz egin! Euskara zu zara!