Pasa den asteartean, irailak 24, Irakurzale Klubaren ikasturtearen lehenengo saioa burutu genuen. 10 bat lagun bildu ginen Balmasedako Enrique Bedia Liburutegian; eta Joe Saccok idatzitako (eta Julen Gabiriak euskaratutako) “Palestina” nobela grafikoari buruz aritu ginen. Oso eztabaida sakona eta interesgarria izan genuen: Palestinaren historiaz mintzatu ginen, baita egungo egoeraz (Gazako sarraskiaz, palestinarren erresistentziaz…) ere. Eztabaidatzen geunden bitartean, irakurzaleok angurria (Palestinarren memoria eta borrokaren ikurra dena) jan genuen.
Mila esker etorri zineten guztioi. Plazer bat izan zen.
Gogoratu: hurrengo saioan Karmele Jaioren “Maitasun Kapitala” liburuaz mintzatuko gara. Urriaren 24an izango da, 19:00etan, Balmasedako Enrique Bedia Liburutegian. Parte hartu nahi baduzu, eman izena: bidali mezua enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 telefonora.
Zatoz Irakurzale Klubera… Irakurle Kluba zu zara! Euskara zu zara!