Menu Close

Ikasturte berriaren aurkezpena!

Dagoeneko ikasturte berria martxan da, eta hasiera ederra izateko Enkarterriko Berbalagunok eta Anitz Bertso Eskolak ekitaldi bikainak antolatu ditugu urriaren 15ean, arratsaldean.

Hasteko, 18:00etan, Iñigo Saenz musikariak hainbat euskal kantuei buruzko hitzaldi musikatua eskainiko digu, Maitane Bilbaoren ahotsa lagun. Ondoren, 19:15ean bertso-saio apartaz gozatu ahalko dugu bertso eskolako bertsolari gazteen eskutik. Hori dena, Zallako Gazte Zentroaren inguruan izango da, Madres Irlandesas plazan.

Aforoak eta uneko segurtasun neurriak betetze aldera, aldez aurretik izena ematea eskertuko da 671 070 077 telefonoaren bidez, edo antolatzaileekin harremanetan jarriz.

Euskal musikaz eta hitzez gozatu nahi baduzu, zatoz eta praktikatu euskaraz gurekin!