Menu Close

“Familian euskaraz jolasean” tailerra Galdamesen. Kronika.

       Pasa den asteazkenean, ekainak 15, ikasturteari agurra emateko plan ederra prestatu genuen Galdamesen, “Familian euskaraz jolasean” tailerra. Bertan, gurasoek eta emeek oso arratsalde polita eta dibertigarria igaro zuten elkarrekin jolasean. Anderrek dinamizaturik, hasieran areto barruan, gero kalean, hainbat kanta eta jolas ezagutzeko eta praktikan jartzeko aukera izan zuten adin guztietako partaideek: zapi jolasa, malabareak, etab. Honetaz guztiaz gain, malabareak egiteko karioka bina abiatu ginen etxera bertan praktikatzen jarraitu ahal izateko.
MILA ESKER ANDERRI,
ETA BERTARA HURBILDU ZINETEN GUZTIEI!