Menu Close

ARGAZKI LEHIAKETARA AURKEZTUTAKO ARGAZKIAK

Berbalagunok,
Hemen dituzue Durangaldeko argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiak. Gogoratu, txapelketan parte hartzeko epea datorren astelehenean, maiatzaren 27an, agortuko dela. Asteburu hau aprobetxatu argazkiak ateratzeko. Gogoratu argazkiarekin batera zergatik duzun gustuko azaldu behar duzuela (30-50 hitz).
Datorren asteazkenean, maiatzaren 29an, iragarriko dugu irabazlearen izena. Argazkia eta testua, modu berdinean baloratuko dira, biak dira garrantzitsuak.
Zorte on parte hartu duzuen guztioi.

 
Hau da Durangaldeko nere txokorik gogokoena. Elorrixoko San Agustín auzoa, Anboto atzean zaindari daukana… Zergaitik? Negua, udazkena, udaberria zein uda izan, etxeko lehioak zabaltzen dittudan bakoitzean Euskal Herria ikaragarri ikusgarria dala egunero gogorarazten didalako.

 

URKIOLA……Derrigor ikusi behar dan tokia.
Naturaz gozatzeko leku paregabea da. mendz inguratuta.Urkiolako Santuarioa eta ermitak be ikustekoak diez.Entzuna dot eleizako teilatuko urak Kantauri eta Mediterraneo itsasora doazela.Harriari be hamaika buelta emondakoak gara bikote billa eta baita Santa Apolonia ermitari be,iturriko ura ahoan hartuta,hagiñen mesedetan

 

Etxetik gertu ,Saibigain daukagu,Mañaria gaiñean.Gerra zibillean borroka odoltsuak  egon ziren eta horren aztarnak bertan betiko gelditu dira.
Nañoz egiteko osteratxo polita dogu,ez oso nekeza eta edonok egiteko modukoa.Goian gaudela,gure begiak inguru zabala eta zoragarria ikusiko dute eta batek daki,…baliteke Anbotoko Mari Oizerako bidean ikustea…….

Berrizen eta Zaldibarren artean dagoen ibilbidean nire tokirik gustokoena dago. Bi haritz erraldoiak eserleku bi babesten dituzte. Urtean  zehar hostoak eransten eta jansten ikusten ditut eta beroa aillegatzen, ibiltariei itzala eta atsedena eskaintzen dizkiete. Txokoa bakez beteta dago.
Espero dut zuei  ere argazkia gustatzea.

Naz Otxandixokue eta argazkixetan igerten da ez?
Zer kontau nire herrixaz argazkixek kontetan daurie nehiku ta!!
Gure arbasuei gure notzien egin gogoramen bat 3 argazki hauekin.
Besterik gabe Otxandixotaz harro dagoen herritar bat.