Durangaldeko Berbalagunek Ekainaren 19an egin genuen jaitxoarekin eta plateruenean egin genuen bazkari oparo batekin eman genion aurtengo edizioari bukaera.
Durangoko kaleak “dangiliske” taldearekin alaitzen ibili ondoren-dultzainak, soinua,…- durangaldean talde ezberdinetan ari garen berbalagunak plateruena kafe antzokiara abiatu ginen. Bazkaldu ondoren, kantaldia ere izan genuen.
Hala ere, honekin dena ez da bukatu eta berbalagun taldeetan ere afaritxoak, etab..prestatu zituzten ekainean zehar oporraldia ondo baino hobeto hasteko eta iraila-urrirako itzulia gogotsu hartzeko.
Hona hemen jaitxoaren lekuko rgazki bilduma…