Menu Close

Ametzorbeko inguruak ezagutu ditugu, Amaraunerekin batera

Ze gidari onak diren Amaraune Mendi Elkarteko lagunak!
Itzuli ederra egin genuen larunbat goizean, ardoaren eta arrainaren bidetik, ardorik eta arrainik gabe eta euripean, baina giro ederrean! Kuadrillatxoa elkartu ginen, eguraldia lagun ez genuen arren, eta Ametzorbeko paretetan eskalatzera animatu zenik ere izan zen! Besteok, tertulian eta giro ederrean, harri errotak ikusi eta etxe ondoan ditugun txoko zoragarriak ezagutu genituen. Eskerrik asko denoi!