Korrika 17 Durangaldera helduko da asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean. Korrikari ongi etorria emateko hainbat ekitaldi antolatu dira eskualdeko herrietan: bertso-afariak, trikitixa-saioak, batukadak… Korrika-urteetan ohi denez, txikiek ere hartuko dute parte eskolek eta Korrika-batzordeek antolatu dituzten Korrika Txikietan.
Korrika 17ren ibilbidea eta orduak:
– Mallabia: 01:37
– Zaldibar: 01:50
– Berriz: 02:06
– Abadiño-Traña: 02:33
– Durango: 02:50
– Iurreta: 03:13
– Durango: 03:32
– Abadiño: 03:38
– Atxondo: 04:00
– Elorrio: 04:15
Ongi etorri Durangaldera, Korrika!