Hemen dituzue, pasa den larunbat goizean egindako bisita gidatuko argazki batzuk, ederki azaldu zigun Kristinak Elorrioko Zenita auzoan, historian zehar, errekak izan duen garrantzia.
Eskerrik asko zuri eta Ania baserrikoei etxeko ateak irekitzearren.
Hurrengo asteetarako ere baditugu beste ekintza batzuk: sendabelarren tailerra, buruko masaje tailerra…eta ekainean urteroko bolo txapelketa eta berbalagun ikasturte bukaerako bazkaria!