Menu Close

Sendabelarrak ezagutzeko paseoa Oihane Lekunberrirekin

Joan den hilean, Biezko Baserriko Oihane Lekunberriren hitzaldian, formazio teorikoa jaso genuen. Orain, udaberrian sartuta gaudela, Abadiñon paseoa egin dugu, ikasitakoa praktikan jartzeko. Zelaietatik Muntsaratzera bidean hainbat eta hainbat sendabelar ikusi eta bildu ditugu. Oso interesgarria izan da! Eskerrik asko guztioi.