Menu Close

Darabilbo 2026: maiatzeko agenda.

Darabilbok ekitaldi bete agenda atondu du maiatzerako. Txakolin dastaketa Indautxu AEKn; Joaquin Lucariniren eskulturak ikusteko ibilaldia, Bilbon zehar ,bere ilobak gidatuta, 10 kilometro beraz ondo gosalduta etorri; Alondegiko leku ezkutuak  ezagutzeko beste aukera pare bat; Kakorratz gerrillarekin azken saioa boltsa egiteko, Zurbaranbarri aldean; EuskalNapar abizenak ezagutzeko solasaldia, Euskararen Etxean; Arte Ederren Bilboko museoan, erakusketa berria ezagutzeko aukera izango dugu “paraleloak eta meridianoak”; Martzanako meatze galeriari bisita gidatua egiteko aukera, euskaraz; Yoga euskaraz ekitaldiko azken saioa kalean egingo dugu, Sarriko parkean hain zuzen; eta amaitzeko (eta inoiz hobeto esanda) Zientzia Berbalagunekin Jose Ramon Etxebarriaz eta bere kontakizunez gozatzeko azken aukera izango dugu, Santutxuko udaltegian.

Parte hartu nahi izanez gero, eman izena: SAKATU GAINEAN

#Darabilbo

#euskaraZUzara

#Bilbo