Menu Close

Darabilbo 2026: itxura aldaketa eta martxoko agenda.

Zer darabilbozue?
Darabilbok beste itxura bat hartu du, baina, trankil helburu bera dugu: Bilbon aisialdia euskaraz.
Hil honetan Korrika 24. harira, familia tailerrak izango ditugu. Abadeen garagardo miraritsuak dastatzeko aukera izango dugu Onki Xin elkartean. Kakorratz Gerrillak gidatuta boltsa bat egiteko aukera izango da, 3 saiotan (martxoan lehena). Yoga euskaraz ekimenak bere 6. saioa beteko du; eta zientzia berbalagunek Aladinoren lanparaz eta beste likido batzuez egingo dute berba. Amaitzeko Scott Brown emakumezko arkitektoaren erakusketa ikusteko beste bi aukera izango ditugu, Bilboko Arte Ederren museoan. Gogoan izan Darabilbo-BilbokoBerbalaguna Egunean Behin taldea hor duzuela, jada 20. denboraldian dabiltza. Ezin ahaztu Korrika 24 Bilbon amaituko dela. Dena, euskaraz eta doan.
#euskaraZUzara
#Darabilbo
#MintzapraktikaBilbokoBerbalaguna
#Bilbo