Menu Close

Prest aldizkariari eta Uriolari, agur ekitaldia.

🗣️Kaixo, Berbalagunok!

Jakingo duzuenez ostiral honetan Prest! Deustualdeko Aldizkariari itxiera emango diogu Agur Ekitaldiaren bitartez, eta garrantzitsua da zuek ere bertan egotea. 😊Denon artean osatu izan dugu proiektua, eta denon artean eman behar diogu itxiera bero bat.🫂

☀️Eguraldi ona datorrela aprobetxatuz Done Petri Plazako aterpean egin ordez *frontoian egingo dugu ekitaldia. Gero Deustuko Herriko Tabernara gerturatuko gara 📚erakusketa bitartean mokadutxoa hartzera. 🥪

Beraz bertan elkar ikustea espero dugu. Ostiralera arte!😉