Menu Close

Zer egiten dugu?

BERBATALDEAK

Parte-hartzaileak talde txikietan batzen dira eta haiek erabakitzen dute non, noiz eta zertarako batu: terraza batean kafea hartzeko, ibiltzeko... Helburua euskaraz praktikatzea da, beti lagun giroan.

Zure ordenagailu, tableta edo telefonotik beste euskaldun batzuekin hitz egin nahi baduzu, online eskaintza ere badugu.

Parte-hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila eskura daitezke: emanaldietarako txartelak, opariak eta deskontuak harpidetzetan.

GURASOLAGUN

Familientzako eskaintza da; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten ditugu, helduak eta haurrak batera aritzeko. Hainbat familia batzen direnez, aukera aproposa ere bada lagun berriak egiteko. Asteburu-pasak ere antolatzen ditugu.

EKINTZA OSAGARRIAK

Antolatzen ditugun ekintzen bidez, beste hainbat aukera topatuko dituzu euskara praktikatzeko. Besteak beste: kultur emanaldiak, hitzaldiak; bisita gidatuak; tailerrak (sukaldaritza, eskulanak, dantza...); kirolaren edo naturaren inguruko jarduerak ere egiten ditugu.