Azaroaren 30ean goizeko 10:00etan geratu ginen lameran autobusa hartzeko, eta tartean euripean egin genuen Sollubeko geltokitik erromatarren sasoiko nekropolira arte. Paraje ederretatik egin genuen aurrera, itsasoa berriro ikusi arte. Aprobetxatu genituen bist
ak taldeko argazkia ateratzeko, eta Tribisetik behera Artikera heldu ginen. Oso goiz ona pasatu genuen, ez zen izan hain euritsua, eta bidean zehar urez betetako errekak ikusi eta entzun genituen. Ostadar osoa ikusi genuen eta ezin izan genion argazkia ateratzeko tentazioari eutsi, eguzkitan. Hurrengo irteera urtarrilean izango da, eskerrik asko etorritako guztiei, eta batez ere Aitor Aberasturiri ibilbide osoa prestatzeagatik!
