Atzo arratsaldean mintzodromoan aritu ziren ahobiziak eta belarriprestak, hainbat gairi buruz berbetan: bidaiak, kontsumoa, eguneroko harremanak… Amaitzeko, Euskaraldiari buruz ere hitz egin zuten, esperientziak partekatzeko. Igandean aurtengo edizioa amaituko da, baina gurean euskaraz berba egiteak ez dauka amaierarik, eta gainera berbakide berriak egin ditugu mintzodromoan, kalean euskaraz berbetan jarraitzeko. Partaide guztiek esan zuten errepikatuko dutela, eta horretarako berbalagunok beti prest!
Mintzodromoan ahobizi eta belarriprest
