Etzi hasiko da Euskaraldia, eta datorren asteko asteazkenean, hilaren 21ean, mintzodromoa antolatu dugu Euskal Guneko plazatxoan, 18:30etik 20:30era. Parte hartzeko, eman izena 607 609 580 zenbakian (whasappez ere), edo klikatu hemen eta zure izena eman.
Mintzodromoan taldetxoetan elkartuko gara, eta talde bakoitzean gai bati buruz hitz egingo dugu, gero taldetxoa aldatzeko. Ekarri bistan zuen txapatxoa, belarriprest edo ahobizi, eta euskaraz egin lasai. Amaieran Euskaraldiari berari buruz hitz egingo dugu: zelan doa? Ez baduzue izena eman, klikatu hemen eta aukeratu rola. Laguntzarik behar baduzue, edo oraindik ez baduzue zuen txapatxoa jaso, deitu 607 609 580 zenbakira eta lagunduko dizuegu. Berbalagunak zain dituzue!