Menu Close

Inguruetatik oinez: otsaileko irteera

Atzo goizean 9:30ean elkartu ginen Taraskan, inguruetatik euskaraz aritu bitartean, bide berriak ezagutzeko. Almiketik igo ginen Sollubera, eta handik taldeko batzuk autobusez bueltatu ziren herrira, baina gehienok oinez jarraitu genuen bidetik behera, auzoetatik Bermeora bueltatzeko.

Tarte batean, taldeko argazkia atera genuen, ikuskizun ederraz gozatu eta gero. Eskerrik asko etorritako guztiei eta, batez ere, Aitorri ibilbidea prestatzeagatik. Ez da izango azkena!