Menu Close

Motibatzeko

2015eko azaroaren 13an, AEKren Praktikatu zerbitzukideek Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren II. edizioa antolatu zuten Bilbon.
Bigarren edizio honetan bereziki mintzapraktika egitasmoetan gabiltzanok motibazioan eragiten duten faktoreak eta motibazio positiboa lantzeko estrategiak aztertu genituen, eta horretarako hiru hizlarien laguntza izan genuen; Lorea Agirre. Karmelo Aiesta eta Lutxo Egia.

Jardunaldiaren blogean informazio guztia ikusgai dago; hizlarien ponentziak (bideoak), jasotako balorazioak, argazkiak