Menu Close

Mendi irteera eta sari banaketa: kronika

Pasa den larunbatean elkartu ginen goizeko bederatzietan Taraskan mendira joateko Busturi eta Bermeoko mendi taldeko lagunekin batera. Anak egin zigun taldeko argazkia, izena eman genuen eta Sabinoren azalpenak entzun genituen formal abiatu aurretik.

Oso ibilbide interesgarria izan zen, normalean erabiltzen ez ditugun bideak ezagutu genituen eta eguerdirako bueltan egon ginen lameran, Demikun azken geldialditxoa egin eta gero taldea berriro batzeko. Eguraldiak lagundu zigun eta lamera ordurako bizi-bizi zegoen: umeak tailerretan, zantzuak eta kantak, bertsoak…

Udazkeneko berbalagun lehiaketaren sari banaketa ordu bata eta erdietan izan zen, Amaia Lejarzegi ezin zen etorri bere sariaren bila baina bere aita egon zen alabaren ordez, Jose Agustin igo zen Errigora lotea jasotzeko eta amaiera ekitaldian taldeko azken argazkia egin zigun Ana Ormaetxeak, eskerrik asko guztiei eta batez ere Garbiñe eta antolatzen ibili direnei, beste urte batez euskaraz bizi nahi dugu eta aurtengo moduan lagunen artean ospatu #lotsarikgabe.

Hitzan irakurri…+