AEKren mintzapraktika egitasmoetan (berbalagun, mintzalagun…) parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak eskuratu ahal izango dituzte.
Adostutakoa honakoa da:
-Unibertsitateko ikasleen zeregina: mintzapraktika egitasmoan dauden euskaldun berriekin astean ordu batez aritzea eta euskara ikasleei ikas-prozesua amaitzen laguntzea. Egitasmo hauek mintzataldeetan antolatzen da, unibertsitateko ikasleak bertan integratuko dira eta laguntzaile papera beteko dute. Orotara 45 ordu, hau da, 3 kreditu.
-Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen duten ikasleei euren espediente akademikoko aukera askeko kredituak lortzeko aukera emango die.
-AEKren Praktika Zerbitzua berriz, ikasle horien jarraipena eta ebaluazio txostena egiteaz arduratuko da.
Izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero, bete gure fitxa eta zurekin harremanetan jarriko gara.