Ikasturtearen amaiera heldu da, eta berbalagunon opor aurreko topaketan eguraldi ona aprobetxatu genuen elkar agurtzeko bazkari batekin.
Eguerdiko ordu bietan elkartu ginen pasa den barikuan, eta hiruretan kofradiara joan ginen bazkaltzera. Batzuk bazkalorduan etorri ziren, eta hasi ginen lekua hartzen, bazkaltzeko kontu kontari.

Amaieran, beste lagun batzuk hurbildu ziren kafera, bazkarian egondako batzuk joan ziren arinago… baina oso arratsalde ona pasatu genuen. Paseoan ibili ginen portutik, eta iluntzera arte geratu ginen portuan azkena hartzen, eguraldi beroa lagun.

Astean zehar hasi dira asteko taldeak agurtzeko kafeak eta poteoak antolatzen, hilabete honetan ohiko mugimendua eten egingo da eta.

Baina uztailaren 7an hasiko da udako berbalagun taldea, eta elkartzeko aukera berria zabalduko da. Udako berbalagun taldean izena emateko epea hilaren 17an amaituko da, izena emateko: 607 609 580. Lehenengo hitzordua 18:30ean jarri dute, baina taldeak berak egokituko ditu hasiera eta amaiera orduak, baita topalekuak ere. Modu autonomoan elkartuko da uztailean eta abuztuan, beti bezala, irailera arte.

Eskerrik asko ikasturte honetan berbalagunak izan zareten guzti guztiei, euskara zuek izan zarete, eta izango zarete!
