Menu Close

Opor osteko bazkaria: kronikatxoa

Pasa den larunbatean egun ederra pasatu genuen elkarrekin, euskaraz eta lagunartean. Torronteron geratu ginen eguerdian hamaiketakoa prestatzeko, eta gero portura joan ginen eguzkiaz eta herriko giroaz gozatzeko. Poteoa luzatu genuen portutik lamerara, baita dantzaren bat egiteko ere aprobetxatu… kontu kontari. Amaitu genuen Zubiganen, bazkaltzeko ordua zela eta.

Txokoan lanean hasi ginen, batzuek mahaia jarri, beste batzuek sukaldean lagundu… eta Gaizka sukaldari lanetan, eskerrik asko Gaizka, dena gozo!

Berba eta berba aritu ginen prestatu bitartean, jan bitartean… arratsalde amaierara arte. Agurtu aurretik azken argazkia atera genuen Torronteron, oso pozik eta guztiz asetuta. Hurrengoa ekainean!