Atzo amaitu ziren jaiak eta dagoeneko errutinara bueltatu gara, ezta? Iraileko asmoen artean euskaraz bizitzea badago, laster hasiko gara taldeak antolatzen, euskara zu zara!
Gogoratu taldea autonomoa izango dela, berak aukeratuko du ordutegia eta elkartzeko lekua, euskaraz eroso hitz egiteko, lagunartean. Seguruenik orain arteko talde batzuek jarraituko dute, baina talde berriak ere sortuko dira, hau da izena emateko unerik egokiena.
Taldeez gain, hainbat ekintza antolatuko ditugu ikasturtean zehar, zuek esan zer egin nahi duzuen, eta bideratuko dugu. Zalantzarik edo informazio gehiago nahi baduzue, idatzi edo deitu: 607 609 580.