Menu Close

Zirku tailerra: kronikatxoa

Oso puntual hurbildu dira gaur bederatzi guraso seme-alabekin zirku tailerrean parte hartzeko, eta seietan hasi gara. Ordurako, Urtxintxa Eskolako Estik txokoetan banatuta zeuzkan konoak, diaboloak, uztaiak…

Elkar ezagutzeko lehenengo dinamikak amaituta, entrenamenduei ekiteko tartea izan da, taldeka. Gero, elkartu dira guztiak haien gustukoena aukeratzeko, dena prest egon baita zirku ikuskizunari hasiera emateko.

Txandaka, guztien trebezia agerian geratu da, eta amaieran txalo zaparrada egon da taldekide guztientzat, aurkezlearentzat eta Estirentzat ere. Taldeko erretratuarekin amaitu dugu tailerra, baina gehiagorako gogoz geratu dira, beraz, hurrengo tailerraren zain. Eskerrik asko etorritako guztiei!