Otsailaren 28an Davidek aurkeztuko digu bere bidaia: lukien bidea. Oinez joan zen Bermeotik Segoviara, bere aitaren herrira, eta bidean bizitakoa kontatuko digu argazkien laguntzaz: anekdotak, paisaiak… Hitzordua 18:30ean da Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoan, hirugarren solairuan. Ordubeteko tertuliatxoa egingo dugu, gutxi gorabehera, eta gogoratu zuek ere zuen burua eskaini nahi baduzue hitzalditxoren bat, tailerren bat, edo egiten dakizuena gurekin euskaraz egiteko, geu antolatzeko prest egongo garela, Davidekin batera egin dugun moduan. Deitu edo idatzi guri: 607 609 580. Erraza da!