Atzo arratsaldean opor aurreko topaketan elkartu ziren aurtengo taldeetako berbalagunak, giro onean elkar agurtzeko. Sei eta erdietatik aurrera ibili ziren portutik paseoan, eguraldi epela lagun, eta amaieran potetxo bat hartzera joan ziren, iluntzera arte. Apirilaren 17tik aurrera berriro elkartuko dira, ordura arte ondo ibili eta gutxi gasta!