Urriaren 24tik azaroaren 14ra luzatuko den auzolan-ariketa erraldoi honetan Nafarroa erdiko eta hegoaldeko produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira, eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio. Errigoraren webgunean (www.errigora.eus) egin daiteke eskaria. Produktuak Barakaldoko AEKn jaso ahalko dira.
Ekin eta ekin, urteak dira jada Agerrean euskara sustraitzeko lurra landu eta iraultzeko lanetan dabiltzala. Auzolan erraldoi batean lurra lantzen dute; euskaltzaleen arteko elkartasunez ematen diote zolari behar duen eguzki, ur eta haizea.
Euskara hauspotzeko dabiltzan eragileek denon ekarpena behar dute baliabide ekonomikoz hornitzeko, baita haien eguneroko batailetan gainontzeko euskaltzaleen babesa eta arnasa sentitzeko ere. Lurraldeak batuz indarrak biderkatzeko aldia da Euskarari Puzka kanpaina, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari behar duen haize bolada bidaliko diogu denon artean puzka!