Apirilaren 6an, larunbatarekin, txalaparta-tailerra izan genuen, Mamarigako Kultur Etxeko Sendoaren, Txendoren, eskutik. Hasieran, txalapartaren historia pixka bat kontatuta eta hainbat kontzeptu azalduta, jotzeari ekin genion, poliki-poliki, hasiberriak ginen-eta. Txalaparta motak ere ezagutzeko abagunea izan genuen, esaterako, ohol bakarrekoa edota arbelezkoa. Zinez, tailer interesgarria eta tentsioa askatzeko aproposa, Korrikak eragindako tentsioa, hain zuzen ere (kar-kar-kar).
Hona hemen argazki batzuk:
Bide batez, beroketa-lanak Korrikari begira
Mila esker, Sendoa, artista hutsa zara!
Goikoetxea anaiak:
https://www.youtube.com/watch?v=nZAkMUQrPKM