Menu Close

Bertso-bazkaria eta kontzertu akustikoa

Larunbat peto-petoa izango da martxoaren 23koa; izan ere, mendilagunen irteeraz gain, bertso-bazkaria eta kontzertu akustikoa ere izango ditugu, Korrika Kulturalaren baitan. Nahi izanez gero, egun osoan euskaraz aritzeko abagunea izango dugu, egun oso bat, euskarari, kirolari, gastronomiari, bertsolaritzari eta musikari klika egiteko.
Bertso-bazkaria Santurtziko La Kelo gaztetxean izango da, 14:30ean. Izena emateko: AEKn, La Kelon, ezkerraldea@aek.eus helbidean edo telefonoz (678 422 573). Ez dago prezio zehatzik, borondatea baino ez. Horren ostean, eta eguna behar bezala amaitzeko, kontzertu akustikoa Oier Aslaren eskutik Enbatan, 21:00etan. 

Mila esker, Kelo eta Enbata!
Klika Kelori, klika Enbatari, klika Korrikari!