Menu Close

Janisjoplin liburua Irakurzale Klubean-kronika

Azaroko hitzorduan hizpide izan genuen Uxue Alberdiren “Janisjoplin” liburua. Protagonistaren bizipenen bidez Euskal Herriko historia eta errealitate ezberdinetan egin genuen bidaia, liburua irakurri bitartean. Gure lehen zalantza izan zen: zenbat da autobiografikoa eta zenbat fikzioa? Idazleari galdetzea litzateke zuzenena, baina ezin genuenez, nork bere hipotesiak egin zituen.
Liburuan zehar azaleratutako hainbat errealitateren gainean hitz egin genuen: drogak, atxiloketak eta inkomunikazioak, HIESA, … Erabat argi geratu ez diren senidetasunez eta nola ez bukaeraz.