Menu Close

Portu Kantari maiatzeko kronika

“Hau bai egun ederra!” kantak dioen bezala. Pasa den ostiralean, maiatzeko PORTUGALETE KANTARI egin genuen, eta gau ederra pasatu genuen.

Jendea gogotsu etorri zen, 9etan hasi eta gaueko 12etan amaitu baikenuen, nahiz eta tarte batzuetan euri-zaparrada galantak bota (espero dugu geuk txarto kantatzeagatik ez izan).

Trikitilariei eta gitarra-jotzaileari mila esker, eta abeslariei animo, ekainaren 29an ikasturte honen azken saioa izango da-eta.