Menu Close

Oporretan ere praktikatu eta bizi euskaraz

2022-2023 ikasturtea amaitu dugu. Ikasturte polita izan da; izan ere, azkoitiar gehiago gerturatu da gurera euskara praktikatu nahian, eta nola ez, azkoitiar bidelagunak hor izan dira laguntzeko prest! Eskerrik asko!! Bestalde, herriko beste eragileekin hainbat ekintza antolatu ditugu elkarlanean, eta hori oso aberatsa izan da denontzat. Eskerrik asko,beraz, Juan Bautista Mendizabali,herriko historialariari; Carlos Muñozi, herriko musika bandako zuzendariari; Jimena Routerri, ikasle ohiari; Paola Rodriguezi, ikasleari eta Ixabel Jauregiri, mintzalagunari, dakizuena guri erakustearren.

Egitasmoan aspalditik gurean zabiltzatenok,berriok eta gure eskaerei ezetzik esaten ez diozuenoi esker, ikasturte borobila izan da.

2023-2024 ikasturtean ere presente izango gara!

Uda ona pasatu!!!