Menu Close

Bosgarren tortilla txapelketa egin dugu!

Ostiralean, Lemoako eskolako aterpean, Arratiako Berbalagunek antolatutako bosgarren tortilla txapelketa egin genuen. Bost taldek hartu zuten parte eta 11 tortilla aurkeztu zituzten. Lehia estua izan zen eta apaingarriek ere eragina izan zuten irabazlea aukeratzerako momentuan.

Urtero bezala, ikasturteko azken ekintza dugu hau. Baina udan euskaraz aritzeko hainbat aukera daude: berbalagun taldeak mantenduko dira, online eskaintza ere egongo da, etab.