Menu Close

Euskal identitatea eta feminismoa mintzagai

Atzo, otsailaren 24an, Orratzak talde feministaren eskutik tailerra antolatu genuen Igorren. Hainbat herritar gerturatu ziren eta benetan aberatsa izan zen saioa. Feminismoa eta euskal identitateari buruz aritu ginen, gure inguruaren analisia egin, bizipenak elkarbanatu eta gogoetak partekatu genituen. Feminismoa euskaratik bizitzearen gainean ere hausnartu genuen, baita hitanoak, eta bereziki nokak, eskualdean bizi duen egoera ere.