Ez zen egun aproposena izan agian, baina giro onean elkartu ginen atzo ikasturteari amaiera emateko, bai mintzalagunak, bai euskaltegiko hainbat ikasle ere. Loatzo Musika Eskolako ikasleek lagunduta, kaleak trikiti doinuz alaitu genituen.
Ederki ibili ginen, eta beroari aurre egin genion elkarren konpainian.
Aurtengo ikasturteak, beraz, eman du berea. Polita izan da, eta dagoeneko hurrengorako prestatzen hasiak gara. Badakizue, euskarara gerturatzeko edo euskaraz bizitzen jarraitzeko, zatozte gugana!
“Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Cookie guztiak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta.ONARTU