Menu Close

Mendi irteera

Kaixo lagunok!!
Igande honetan, martxoak 30, Laudioko berbalagunok Goikogane Mendi Taldearekin batera Okondon dagoen “Mareazulo” kobazuloa ezagutzeko mendi irteera bat antolatu dugu. Ibilaldia goizez egingo dugu, goizeko 9:00etan Laudioko herriko plazatik irtengo gara eta eguerdiko 14:00ak inguru itzuliko gara. Jarraituko dugun ibilbidea honako hau izango da: Laudioko plaza, Ermu, Kurutziaga, Mareazulo, Okondo eta Laudio. Aukera ezinhobea duzue hau euskaraz hitz egiteko eta naturaz gozatzeko. Igandean goizeko 9:00etan Laudioko enparantzan ikusi nahi zaituztet!!