Zabalik da 2025-2026ko izen-ematea:
– Euskaraz praktikatu nahi baldin baduzu edota ez baldin baduzu non aritu euskaraz, egin zaitez Mintzalagun. Zu bidelaria izanen zara.
– Euskaraz ongi egiten baldin baduzu eta lagundu nahi baldin badituzu euskaraz aritzeko nahia eta beharra dutenak, egin zaitez Mintzalagun. Zu bidelaguna izanen zara.
Astean behin, bederen oren batez, elkarrekin euskaraz aritzeko parada izanen duzue elkarrekin, lagunarteko giro goxoan. Izen-ematea urririk da.
Eman ezazu izena helbide honetan: https://emanizena.praktikatu.eus
Hau da gure e-postaren helbidea: iparraldea.mintza@aek.eus
Edo dei gaitzazu Mintzalagun egitasmoa garatzen ari garen herri hauteko AEKko egoitzara:
– Baiona: 05 59 59 50 99
– Biarritz-Arbona: 05 59 22 30 32
– Donibane Lohizune-Urruña-Ziburu: 05 59 26 46 02
– Hazparne: 05 47 02 48 74
– Hendaia: 05 59 20 55 30
– Itsasu-Kanbo: 05 59 93 40 83
– Uztaritze: 05 59 70 30 74
Euskara ZU zara !!!
